Testuingurua
- Faraoiak Moise hilerazteko bilatu zuen eta horregatik Moisek ihes egin zuen.
(Ex. 2,15).
- Herodes, haurra hil-nahian ibili zen eta horregatik Josek hartu zuen haurra eta ama eta ihes egin zuen.
(Mt. 2,13-14).
- Jaioko ziren hebrear ume guztiak Nilora bota behar zirela agindu zuen Faraoiak.
(Ex. 1,22).
- Herodesek, Belenen eta inguruetan bi urtez beherako ume guztiak hiltzeko agindu zuen.
(Mt. 2,115).
- Egiptoko Faraoia hil zen.
(Ex. 2,23).
- Herodes Erregea hil zen.
(Mt. 2,19).
- Jaunak Moiseri Madian-en esan zion: Itzul zaitez Egiptora hilak dira-eta zu hil-nahian zebiltzanak.
(Ex. 4,19).
- Jaunaren aingeruak Egipton esan zion Joseri: Zoaz Israelgo lurraldera, hilak dira-eta haurrari bizitza kendu-nahian zebiltzanak.
(Mt. 2,19-20).
- Moisek, bere emaztea eta semeak hartu zituen eta Egiptora itzuli zen.
(Ex. 4,20).
- Josek, hartu zituen haurra eta ama eta Israelgo lurraldera itzuli zen.
(Mt. 2,21).
Modu honetan ebanjelariak hauxe esaten digu: Jesus jaio zenetik.
- Israelek espero zuen askatzaile handia dela.
- Askatasun hori ez zela israeldarrentzat bakarrik, gizaki guztientzat baizik.
GOGORATU
Haurtzaroko narrazioek galdera honi erantzun bat eman nahi diote: Nor da Jesus?.
1. Jesus, Dabiden Semea da.
2. Jesus, Jainkoaren semea da.
3. Jesus, Moise Berria da.